Zergatik?

Galdera ikurrak sentimenduetan, ekintzetan, jokabideetan.

Egiten dugun orok al du erantzuna?


Mrs INDARTSU

22Api10

Oztopo bat. Bide berria, oztopo berdina.  Behin eta berriz, irainka. Oztopo, oztopoa ipintzen dizutenak dira, ez beste inor. Ez pentsa alderantziz, ez da horrela eta.

Altxa zara, behin eta berriz. Bide berriak frogatu dituzu, oztopoak gainditu dituzu. Maiz ibili nahiz bideetan zehar zurekin eta oztopo bat izan duzun guztietan gainditu duzu.  Indartsua zara. Indartsu, oztopo oztopoa jartzen dizun hari burua makurtzeko eta zuk burua altxatzeko. Indartsu, datorren oztopoari aurre egiteko eta gainditzeko.

Gaur,  aurrea duzun oztopoa burumakur utzi behar duzu. Indartsuenetan indartsuena zara, sinets ezazu.


herri baten doinuan hezi naiz. Oilarraren kukurrukuak badu bere tokia egunaren argitan, eguzkiaren berotan tabernako pintxoak eta kukuaren kukuak oheratzean. Erlojuaren orratzek denboran kokatuko ez duten soinua da hizkuntzarena.

Soinu guzti hauek osatzen dute nire herriaren eta nire doinua, zaratak at utzita. Bakoitzak hautatzen du ze doinutan egin nahi duen dantza, nik nerea hautatu dut.


Pauso bat…

23Mar10

…zure bila


21:00

21Mar10

Erlojuaren norantzak adierazi dit unea dela. Iritsi da ordua.


Lehian

12Mar10

Ni eta ni. Alkarren parean.

Bihotza eta itxura, lehian. Margotua dut bihotza, koloreztatua. Ispilu aurrean nago, margotu nahian, agerian dagoen itxura desitxuratu nahian. Balio gehiago izango balu bezala. Bihotza ostendurik? Ispiluan islatzen da.

Bihotza eta bihotza. Alkarren parean.


by Cirileta

Zigarroaren kea, zerbeza bat. Prefabrikaturiko ametsak, betikoak. Zigarro errautsen moduan, labaintzen. Kristalezko burmuin hauskorra, paperez eginiko ilusioa, margoturiko irribarrea.

Zigarroa itzali da.


Akordeak

11Mar10

Doinu bila, gitarrarekin.


mara mara

08Mar10

Elur malutak herria estaltzen dute.

Gustoko dut ohial arteko berotasunean elur malutak ikustea. Barne eta kanpoa, hotza eta beroa. Gustoko dut antonimia egoera hori. Lehiotik begiratzean ez dut parkean umerik ikusten, elurrez estalia baitago. Ez ditut elur malutak beren ibilbidea ez dena egiten ikusten. Goitik behera.

Eta ni, ohean etzanda, parkean umeak imaginatzen.


by Jesus de Andrés

Harri bat naiz.

Harri haundi bat aldamenean ipini zait; harri txiki bat naiz.

Bestaldean harri txiki bat ipini zait; normala naiz”

Jada ahaztu zaio harria dela.




Follow

Get every new post delivered to your Inbox.