Archive for Otsaila, 2010
Zu barik
Kale hutsak. Kaleak kolore gabeak dirudite, zuri beltzak. Oinez nabil. Ixiltasuna hausten dute nire pausoek. Zapataren doinua alkohol doinu bilakatu nahi ditut. Tristurak mozkortu. Kale hutsean bidailaguna dut.
Filed under: Egunerokoa | Utzi erantzun bat
Zer, non, nor
Noraezean. Zer nahi, non nahi, nor nahi. Zu. Zein zara zu?
Filed under: Egunerokoa | 4 Comments
Atera barik
Hitz aunitz, dantzan. Ez ditut apailatu nahi. Ez dut idatzi nahi.
Filed under: Egunerokoa | Utzi erantzun bat
ZORIONAK, Mrs INDARTSU
Ez zaitut tristetu nahi. Alaitu egin nahi zaitut. Ez arduratu, ez da epaitegiko salaketa. Sentimenduen salaketa soil bat da. Ez neban pentsatu, uste horren indartsua zinenik. Bizitzak, pasadizoek, bizipenek indartu egiten omen gaituzte, pertsona hobeago bilakatu. Esamoldea argi geratu zait zurekin, zu baitzara horren adibiderik garbiena. Bai, ahots mehe horren atzean gordetzen dena, itsasoaren urdinean [...]
Filed under: Mr / Mrs | 2 Comments
Ulertu, aditu, entenditu
Itxura naturalaren aurka. Ispiluaren aurrean. Azal ilunagoa, begi margotuak, ezpain koloredunak. Zergatik tratatzen dut aurpegia margolana izango balitz bezala? Ez naiz Dali.
Filed under: Egunerokoa | Utzi erantzun bat
Galduta
Ze erantzunen bila nabil ispiluaren aurrean?
Filed under: Egunerokoa | Utzi erantzun bat
Estereotipoa
Gizartea ez da errudun. Erruduna norbera da. Nahia, desioa? Nik, pertsonalitate falta deituko nioke. Uko egitea, gustokoa izateko. Antzezlan bilakatzen da honela mundua. Antzezle asko, gehiegi agian. Antzelanetik at, jende gutxi. Antzezlan guztiak bezala, hau ere amaituko da. Itxiko da teloia. Argiak piztuko dira eta bakoitzak, egokitzen zaion papera antzeztuko du. Bakoitzaren antzezlanaren papera, ez [...]
Filed under: Antzezlana | Utzi erantzun bat
Nortasun bila
Logelak nortasuna galdu zuen. Nik galdu nuen moduan, zuk zeurea galdu zenuen moduan. Nortasuna ez zuen ezerk, inork. Arima galduen moduan sentitzen nintzen. Urrun baina gertu, hotz baina bero, ilun baina argi, lasai baina dardarka. Nire sentimenduek soilik zuten nortasuna. Logelak nortasuna aurkitu zuen unean, sentimenduek galdu zuten. Zer hobe?
Filed under: Egunerokoa | 2 Comments
Maite Zaitut
Hanka sartuko dudan beldur. Beldur hitz hauek irakurriko dituzun. Orduan zergatik idazten dut?
Filed under: Egunerokoa | 2 Comments
Ceci n’est pas une blog
Errealitatea. Zer da errealitatea? Ikusten duguna, entzuten duguna, ukitzen duguna. Hori al da errealitatea? Mugatua da ala mugagabea? Subjektiboa ala objektiboa? Zenbat galdera eta erantzunak, zenbat erantzun? Erantzunik ez dut. Kezkak, dudak, zalantzak bai ordea. Finean, pentsamenduak. Errealitatea, ustez, ikusten, entzuten eta ukitzen duguna da. Zentzuek beraien papera omen dute bizitzaren antzezlan honetan. Antzezlana. Honela [...]
Filed under: 1 | 1 Comment
