ZORIONAK, Mrs INDARTSU
Ez zaitut tristetu nahi. Alaitu egin nahi zaitut. Ez arduratu, ez da epaitegiko salaketa. Sentimenduen salaketa soil bat da.
Ez neban pentsatu, uste horren indartsua zinenik. Bizitzak, pasadizoek, bizipenek indartu egiten omen gaituzte, pertsona hobeago bilakatu. Esamoldea argi geratu zait zurekin, zu baitzara horren adibiderik garbiena. Bai, ahots mehe horren atzean gordetzen dena, itsasoaren urdinean galtzen diren olatuen begiak dituena, gorderik duen irribarre polit hori duena, bere pentsaerak lau haizeetara zabaldu ordez bihotzean gordetzen dituena. Bai, zu.
Indartsua, oso. Horrela definituko nizuke. Zuretzat hitz egokia dela uste dut. Bizitzako trantzeek, gizarte hau kruel bilakatu dezakete. Pisuzko arrazoia behinbat, badu. Eta ez bakarra gainera. Kalera irten, kaleak beltz dirudite askotan. Ilunak. Ez ditut gizarte honetako pertsona guztiak juzgatu nahi, ez da hori nire intentzioa, baina bai, gizartea orokorrean. Lotsagarria da kale koloredunek txuri beltz itsura hartzea pertsona batzuen erruz. Gaizki ari naiz, pertsona izena ez baitute merezi. Baina tira, hitz hauekin ez dut gizarte hau eta honen filosofia aldatuko. Demokrazia honetan, demokrazia gutxi ikusten dut nik. Dirudienez, pertsona askok ez dute nire iritzia konpartitzen. Nire asmoa une honetan ez da Anarkismoa, komunismoa edota benetazko demokrazia boterean ipintzea. Pertsona horien filosofia aldatzea. Nire asmoa, zu zarenaz bene-benetan ohartzea da. Behintzat, nik zarena uste dudanaz ohartzea.
Begi urdin horien atzean izkutatzen zarela esan dut. Izkutaketa jolasa egiten badugu zelan? Gorde egin zara, ihes egin duzu, eta helmugara ailegatu zara. Irabazi egin duzu. Gorde egin zara, gorde behar zenuenean; ihes, ihes egin behar zenuenean eta horrela, unean unekoa egiten, garaipenera ailegatuz. Zoriondu egin nahi zaitut, harrigarria baita zein hona zaren jolas honetan.
Bihotzak ohiartzuna izan behar du. Milaka sentimendu, sentsazio, emozio. Ez nator giltza bategaz, ireki eta oro atera nahian. Giltza zuk duzu, nahi duzunean ireki eta ixteko. Behin edo behin, pentsatzen jarri eta jakin nahi izan dut bihotz horren barnean zer dagoen, giltzagaz ireki eta ezagutu. Ezagutu, ez nabilela oker. Ziurrak direla nire sentimenduak eta jada, garaipenaren txapela buruan daukazula. Ipinia. Txapeldun bat baitzara.
Zure sentimenduek oker nabilela esaten badute, iritziz aldatzea nahi dut. Bai, zure sentimenduek iritziz aldatzea. Agian ez zara ohartu, baina indartsua zara. Indartsuenetan indartsuena. Akaso, askotxo esatea da. Apika, ez. Lerro hauek idazten ari naizen bitartean hori pentsatzen dut, bizitzako trantze horrek ez dizula irabazi, zu izan zarela garaile.
Beraz, zoriondu besterik ezin zaitut egin.
Filed under: Mr / Mrs | 2 Comments

Nor bere buruarekin kontent egotea inportantea da oso. Halere, gizonezko gehienek berezko edertasuna atsegin dugu edo apenas igertzen den artifizioa.
Mrs Indartsuk berezko edertasuna du. Edertasun hau handitzen joan zaio berezko edertasun horretan sinetsi duelako. Askori hori falta zaigu.