Archive for Martxoa, 2010

Pauso bat…

23Mar_Martxoa_laburdura10

…zure bila


21:00

21Mar_Martxoa_laburdura10

Erlojuaren norantzak adierazi dit unea dela. Iritsi da ordua.


Lehian

12Mar_Martxoa_laburdura10

Ni eta ni. Alkarren parean. Bihotza eta itxura, lehian. Margotua dut bihotza, koloreztatua. Ispilu aurrean nago, margotu nahian, agerian dagoen itxura desitxuratu nahian. Balio gehiago izango balu bezala. Bihotza ostendurik? Ispiluan islatzen da. Bihotza eta bihotza. Alkarren parean.


Taberna zulotik

12Mar_Martxoa_laburdura10

by Cirileta Zigarroaren kea, zerbeza bat. Prefabrikaturiko ametsak, betikoak. Zigarro errautsen moduan, labaintzen. Kristalezko burmuin hauskorra, paperez eginiko ilusioa, margoturiko irribarrea. Zigarroa itzali da.


Akordeak

11Mar_Martxoa_laburdura10

Doinu bila, gitarrarekin.


mara mara

08Mar_Martxoa_laburdura10

Elur malutak herria estaltzen dute. Gustoko dut ohial arteko berotasunean elur malutak ikustea. Barne eta kanpoa, hotza eta beroa. Gustoko dut antonimia egoera hori. Lehiotik begiratzean ez dut parkean umerik ikusten, elurrez estalia baitago. Ez ditut elur malutak beren ibilbidea ez dena egiten ikusten. Goitik behera. Eta ni, ohean etzanda, parkean umeak imaginatzen.


Zera kontatu dit:

03Mar_Martxoa_laburdura10

by Jesus de Andrés “Harri bat naiz. Harri haundi bat aldamenean ipini zait; harri txiki bat naiz. Bestaldean harri txiki bat ipini zait; normala naiz” Jada ahaztu zaio harria dela.



Follow

Get every new post delivered to your Inbox.