Archive for Martxoa 8th, 2010

mara mara

08Mar_Martxoa_laburdura10

Elur malutak herria estaltzen dute. Gustoko dut ohial arteko berotasunean elur malutak ikustea. Barne eta kanpoa, hotza eta beroa. Gustoko dut antonimia egoera hori. Lehiotik begiratzean ez dut parkean umerik ikusten, elurrez estalia baitago. Ez ditut elur malutak beren ibilbidea ez dena egiten ikusten. Goitik behera. Eta ni, ohean etzanda, parkean umeak imaginatzen.



Follow

Get every new post delivered to your Inbox.