mara mara
08Mar_Martxoa_laburdura10
Elur malutak herria estaltzen dute.
Gustoko dut ohial arteko berotasunean elur malutak ikustea. Barne eta kanpoa, hotza eta beroa. Gustoko dut antonimia egoera hori. Lehiotik begiratzean ez dut parkean umerik ikusten, elurrez estalia baitago. Ez ditut elur malutak beren ibilbidea ez dena egiten ikusten. Goitik behera.
Eta ni, ohean etzanda, parkean umeak imaginatzen.
Filed under: Egunerokoa | 2 Comments


Elurra gustuko duzu. Elurra gustoko dugu. Baina zergatik?
Egoera beltzak zuritzen dituelako esango du poetak, berotasunean trankil ‘Ferris Bueller’ egun bat igarotzea ahalbidetzen duelako esango du praktikoak, ikasle egizaleak ordea, klasera joan beharrik ez duelako gustoko duela esango digu…
akaso. baina koloreko egoerak txuri bilakatzen dituela ere esango nuke.