Archive for Martxoa 12th, 2010
Lehian
12Mar_Martxoa_laburdura10
Ni eta ni. Alkarren parean. Bihotza eta itxura, lehian. Margotua dut bihotza, koloreztatua. Ispilu aurrean nago, margotu nahian, agerian dagoen itxura desitxuratu nahian. Balio gehiago izango balu bezala. Bihotza ostendurik? Ispiluan islatzen da. Bihotza eta bihotza. Alkarren parean.
Filed under: Egunerokoa | Utzi erantzun bat
Taberna zulotik
12Mar_Martxoa_laburdura10
by Cirileta Zigarroaren kea, zerbeza bat. Prefabrikaturiko ametsak, betikoak. Zigarro errautsen moduan, labaintzen. Kristalezko burmuin hauskorra, paperez eginiko ilusioa, margoturiko irribarrea. Zigarroa itzali da.
Filed under: Egunerokoa | Utzi erantzun bat
