Mrs INDARTSU
22Api10
Oztopo bat. Bide berria, oztopo berdina. Behin eta berriz, irainka. Oztopo, oztopoa ipintzen dizutenak dira, ez beste inor. Ez pentsa alderantziz, ez da horrela eta.
Altxa zara, behin eta berriz. Bide berriak frogatu dituzu, oztopoak gainditu dituzu. Maiz ibili nahiz bideetan zehar zurekin eta oztopo bat izan duzun guztietan gainditu duzu. Indartsua zara. Indartsu, oztopo oztopoa jartzen dizun hari burua makurtzeko eta zuk burua altxatzeko. Indartsu, datorren oztopoari aurre egiteko eta gainditzeko.
Gaur, aurrea duzun oztopoa burumakur utzi behar duzu. Indartsuenetan indartsuena zara, sinets ezazu.
Filed under: Mr / Mrs | Utzi erantzun bat

No Responses Yet to “Mrs INDARTSU”