Galdera ikurrak
25Api_Apirila_laburdura10
Zergatik?
Galdera ikurrak sentimenduetan, ekintzetan, jokabideetan.
Egiten dugun orok al du erantzuna?
Filed under: Egunerokoa | 1 Comment
Zergatik?
Galdera ikurrak sentimenduetan, ekintzetan, jokabideetan.
Egiten dugun orok al du erantzuna?
Askotan nahi genituzke galdera ikurrak puntu bihurtu. Afirmazio, uko…berdin dio, baina sententziak nahi izaten ditugu iparra lausotuta oinez ibili baino. Puntuek ordea ez daukate merezi gabeko perfektu fama besterik, borobilegiak dira gauza onerako. Heldulekuak falta zaizke, angelu zorrotzak. Min ere koldar ematen dute, euren baitan ezkutatuta.
Galdera ikurrak izan litezke espiraletara huriblketa bat, galbidera edota eromenera kasuan kasu. Halere, buelta erdi batekin nekatzen dira gehienetan.